XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TRUFALDINO - (Gauza bera eginez) Nik gutxiago.

ESMERALDINA - Zertarako balio izan digu irekitzeak orduan?

TRUFALDINO - Zaude, asmatuko dugu (Gutuna hartuz) Ulertzen dut zerbait.

ESMERALDINA - Nik ere ulertzen dut zerbait.

TRUFALDINO - Bakoitzak ahalegintxo bat egingo dugu. Hau ez al da eme bat?

ESMERALDINA - A, bai! Eta hau, erre ote da?

TRUFALDINO - Erre eta emeren artean ez dago alde handirik.

ESMERALDINA - Ra, ra, ra. Ez, ez, itxaron: eme bat dela uste dut. M, a, ma.

TRUFALDINO - Ezina da; mo, mo da hori.

ESMERALDINA - Bai zera! Buztantxoa du.

TRUFALDINO - Tira! Hemen ez dago buztantxorik, nirea ez bada! (Beatriz eta Pantalon ostatutik irtetzen).

PANTALON - Zertan habil hemen?

ESMERALDINA - (Ikaraturik) Ezertan ez, jauna: zure bila etorri naiz.

PANTALON - (Esmeraldinari) Zer nahi dun?

ESMERALDINA - (Lehen bezala) Nire andereak behar zaitu.

BEATRIZ - (Trufaldinori) Zer gutun duk hori?

TRUFALDINO - (Izuturik) Hutsa, zera... gutun bat.

BEATRIZ - Erakutsidak!

TRUFALDINO - (Dardaraz ematen dio gutuna) Bai, jauna.

BEATRIZ - Zer gero? Gutun hau niretzat duk! Alproja hori! Sekula ez al didak gutunik ireki gabe eskuratuko?

TRUFALDINO - Ez dakit ezer, jauna.

BEATRIZ - (Pantalon) Begira, Pantalon jauna, Klarisa anderearen mezua da. Silbioren amorrazio zelatiaren berri ematen dit eta lotsagabe honek ireki egin du.

PANTALON - (Esmeraldinari) Eta hi ere tarteko izan haiz!